Oihaneko
gizahandiak
Pilota
jokoak aspaldikoenak eta zabalduenak
dira munduan. Aitzinatea deitu garaian jadanik,
Grekiarrak phoenida (petzeroen jokoa),
apporharis (pareta bati kontra arituz zeiharka)
eta sphairistikos jokoetan ari ziren.
Erromatarrakaldiz, trebe agertu ziren beren
erresuma osoan hedatu ziren follis jokoan,
harpastum jokoan eta pila jokoan.
Galiarrak esku pilotan ari ziren eta beste
zibilizazio zenbaitetako herritarrek ere
-hala nola Azteka jendaldeak eta Egiptiarrek-
beren pilota joko bereziak bazituzten.
Menderen mendetakoa omen da Euskaldunen
pilotan aritzeko moldea. Ohidurak eta usaiak ahoz-aho
baizik ez baitziren zabaltzen, ez dugu
idatzirik Euskal herrian pilotan nola jostatzen ziren
deskribitzen duenik. Horregatik,
XIX. mendea baino lehenagoko pilota jokoen
arauak eta baldintzak ezezagunak zaizkigu.
Euskal mitologian, Jentilak deitu gizahandiak
harrizko pilotekin ari ziren, gaitzeko indarra
eskatzen zuten joko harrigarrietan.
Leienda baten arabera, Mutrikun,
Mendibeltzuburu mendi kaskoan,
ba omen da hiru metroko harri borobildu bat
Aitzbiribil izenekoa, eta Jentilak harekin
ari omen ziren zoingehiagoka.
|
|
|
Iratiko
artzainak
Iduriz
mende luzeetan zehar, «longue paume»
jokoan kanpoan aritzen ziren ; jokalariak herritar xumeak ziren
gehienak eta esku huska ari ziren (Bota Luzea-n) ala larruzko eskularruekin
(Mahai jokoa-n, Laxua-n).
Josta zelai ainitz bada oraino mendi
guneetan bereziki:
udan, bortu alagietako lan dorpeen ondotik,
artzainak joko horretan
abusatzen bide ziren.
Iratiko artzainak
hautatu ditugu oihan zabal eta
misteriotsu horren bazter zoragarriengatik,
bai eta hurbiltasunarengatik ere.
|
Pilota
Ezpelezko
kanika pollit bat hartu eta erhi
pototxaren eta erakuslearen artean sendo tinkatuz
doi bat luzatuko duzun latex xafla batez inguratuko duzu.
Kasu askatu gabe, dena berriz haste baitzenuke!
Jestu ber-bera egizu behar
bezainbeste aldiz, lortu nahi duzun pilotaren
arabera (joko bakoitzak baitu bere pilota berezia).
Ondotik, 250 - 300 bat metro artile-hariz inguratuko
duzu, nahi duzun tentsioa erabiliz, baina sekulan
ber tokitik pasatu gabe,
bestela zure pilota ez baita nehondik ere borobila izanen.
Hortan da gakoa!
Gero, pilota mota bakoitzari doakion
molda-ontzi egokian sar ezazu, inguruen tinkatzeko.
Halere jakin behar duzu zure pilota
hatsarrean ez baldin
bazen borobila, hau egin ala hura egin,
ez zaizula moldetik borobila aterako!
Hori egin eta, ahuntza larru eder eta ongi
apaindu bat hauta ezazu: guziz fina,
ertaina ala pergaminatua izan beharko
du lortu nahi duzun pilotaren
arabera.
Ondotik mozteko patroitzat
erabiltzen den burdin xafla erabiliz,
pilotaren heineko
bi larru zati ebakiko dituzu.
Lehena pilotari eskilimaz lotuko diozu
eta orai bazterrez bazter jos dezakezu.
Hau egin duzunean,
bigarrena gainetik josiko duzu,
pundu sendoak eginez.
Hara zure pilota egina duzu!
Pasakan aritzeko pilotak
adibidez, gutienez 52 g eta gorenaz 250g
behar ditu.
Goazen, partida jokatzen has gaitezen!
|
|
Peioren eskuak
Burdinezko
esku bipilak, jestu jarraikiaren bortxaz,
biziari bere forma berezia ematea eta burdina plegaraztea lortzen utenak.
Hazia ereiten eta uzta biltzen duten lurrezko
esku katxadunak eta grisak, ama-larruz estaliak.
Eta Peioren eskuak…
Oihan betean egurra segatu,
zizelkatu eta lehen izakien arte lehena goresten duten eskuak.
Hotzik jasan gabe erregeak bezain apain
dabiltzan gizon dotoreentzat ehunkiak nahiz apaingarriak ehuntzen
josten eta brodatzen dituzten harizko eskuak.
Eta Peioren eskuak…
Errimatzen ala errepikatzen ari diren heroien
nahiz perfekziora heltzear diren gizakien
tristurak eta atseginak aipagai dituzten liburuetan, hitzak eta minak
etengabe lerrokatzen dituzten tintazko eskuak.
Liluraz beterik dauden bihotz-begientzat pintura
apaintzen duten kolore guzietako ziliportez estali eskuak.
Eta bestalde, Peioren eskuak…
Balusezko eskuak, eztitasunez beteak,
perekatzen eta balakatzen dutenak,
maitasunaren eta soleitzearen eskuak.
Begiak hesten badakiten eskuak
eta, zauriak erreketaraino erakarriz,
oinazeak jabaltzen dituzten dituzten eskuak.
Eta bestalde, Peioren eskuak…
|
Jokoaren
heroieak eta jokalekuen magia
Pilotari
izen batzu pilotaren historian zizelkatuak
dira betirako. Gaurregun, nork ez luke atsegin
ikustea eskuhuska elgarri desafioka gure Perkain,
Atano III, Mondragones, Gaskoina, Dongaitz,
Arze, Haran, Panpi Laduche
edo Xala famatuak?
Nork ez luke plazerrekin ikusiko 1946an
Parisen xahartzen hasia zen Kanboko Txikito
erraldoiak eta Jean Urruty gazte kementsuak elkarren
kontra jokatu zuten partida gaitza?
Edota Etxahun Irurik
kantu zoragarria eskaini zion 1963 ko Atharraztarrak
eta Kapito Harri batasunen arteko Joko garbi
partida bikain
hura?
Eta zergatik ez hegaldi batez joan Miami hiriraino?
Amerikako Estatu Batuetan «Jai -Alai» pilotalekuen
moda 1904-an abiatu zen, urte hartan Saint-Louis hiriko
nazioarteko feira kari,
kirola horren ezagutarazteko pareta
bat eraiki baitzuten (20 urteren buruan baizik ez
zuten eraiki Floridan lehen pilota lekua,
Miami hiriko Hialeah Race Course tokian, 1924 an).
Heroie guzi horietarik gehienek lehen urratsak beren
herriko plazan eman dituzte.
Denak ezberdinak, baina denak joko beraren zerbitzari.
Dohatsuenak Baionako «Trinquet moderne Jean-Marie
Mailharro»-ra agertuko dira, edo Azkainen, nahiz Urruñan.
Beste bakan batzu, Donostian, Irunan, Bilbon ala
Hernanin berantetsiko dituzte.
|

|
|
Euskal
Herriti Amerikatara :
zabaltzen eta feminisatzen den kirol bat
Aspalditi
Euskaldunek Herrialde hanitzetan zabaldu dute pilota. Gaurregun garatzen
eta feminisatzen den kirola
beita segurki gure joko zaharra.
Federakuntza, Esku Pilota, elkarte eta hainbertze
laguntzaileen oldar eta amodioari
esker, itxaron dezagun gero eta gehiago pratikatuko
dutela gazteek gure arbasoek utzi joko ederra.
Pilotarien Biltzarrako kideek beren soa ematen dute
ere eta beren aholkuak ongi etorriak dira pilotaren munduan.
Beraienlaguntza eman digute egitasmu
hontan eta eskertzen ditugu bihotzez.
|
|
|